Plaza Xokon, 17:00etan 2026-01-08

Xilabako lehen final aitzinekoa larunbatean Baigorrin

Xilabako lehen final aitzinekoa larunbatean Baigorrin

Erredakzioa

Xilaba 24 Bertsolarirekin abiatu zen Bidarten eta bi faseren ondotik, erabakita gelditu dira bi final aitzikekoak. Baigorrin eta Bardozen jokatuko dira Urtarrilaren 10ean Baigorrin eta 17an Bardozen jokatuko dira. Hamabi bertsolari ariko dira kantuan eta sei sailkatuko dira Donibane Lohitzuneko finalerako. 
Hilabeteko geldialdiaren ondotik Xilabak final aitzinekoei ekingo die larunbat honetan. 12 bertsolari eta bi saio izango dira. Finalean sei bertsolari ariko dira: saioko bi irabazleak eta puntuaziorik altuena eskuratzen duten beste lauak. Finalerako azken koxka hau Baigorrin abiatuko da larunbatean, Plaza Xokon 17:00etan. Kantatuko duten bertsolariak, hauexek:

    Elixabet Etxandi Goihenetxe
    Haira Aizpurua Ibargarai
    Maddalen Arzallus Antia
    Miren Artetxe Sarasola
    Mizel Mateo Sallaberry
    Nahia Sasco Etxeberri

Gai emaile lanetan, Joana Itzaina Malharin ariko da.

Seikote horretan, orain arteko saioetan batez ere Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus nabermendu dira. Artetxek bere bi saioak irabazi ditu. Arzallusek bat irabazi du eta bestean bigarren gelditu zen. 

Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Azken final aitzinekoa Bardozen, urtarrilaren 17an, Ezker Paretan, 17:00etan
Bardozen argituko da Xilabako finaleko seikotea. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan Ezker Paretan, Ekhi Erremundegi Belokik gaiak emanda:

    Aitor Servier Etxexuri
    Irantzu Idoate Funosas
    Karlos Aizpurua Etxarte
    Maddi Ane Txoperena Iribarren
    Patxi Iriart Hiribarren
    Ramuntxo Christy Biscay

Seikote honetan orain arteko bidean Maddi Ane Txoperena nabarmendu da, bere bi saioak irabazita. Ramuntxo Christyk eta Aitor Servierrek bana irabazi dute. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza