Igorreko KiƱu Gaztetxean aurkeztu zuten ekimena 2026-01-08

Otsailean hasiko da Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko bigarren edizioa

Otsailean hasiko da Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko bigarren edizioa
Aurten ere 24 bertsolari ariko dira kantuan binaka. Otsailaren 6an eta 7an izango dira lehen bi saioak.

Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bigarren edizioa hemen da. Aurten ere 24 bertsolari ariko dira kantuan binaka eta zazpi saio izango ditu: lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. «Zirkuito honekin gazteoi saio eroso, dibertigarri eta erakargarriak eskaintzearekin batera: batetik, gazteon interesekoak diren gai eta auziak oholtzaratu nahi ditugu eta gaztetxe zein gazte asanbladei ekarpena egin nahi diegu». Igorreko Kiñu gaztetxean egin zuten ekitaldiaren aurkezpena eta antolakuntzak lau kaporaketen egunak eta lekuak eman ditu aditzera. 

Otsailean eta martxoan kanporaketak
Gaztetxeak Bertsotan sariketa otsailaren 6an hasiko da Berrizen Hiltegixe Gaztetxean; ondoren, otsailaren 7an Beasaingo Gaztetxean izango du jarraipena; otsailaren 20an, Garaziko Gaztetxean; eta otsailaren 21ean, Iruñean, Txantreako Maiatzak1 Gaztetxean. 

Iaz arrakasta handia izan zuen
Gaztetxeak Bertsotan iaz jarri zen abian Plazatik Gaztetxera ekimen haren hariari tiraka eta arrakasta handia izan zuen. «Bertso munduko zenbait gaztek, elkarren artean hitz eginda eta gazte asanblada batzuk tarteko, bertsoa eta gaztetxeak elkartuko dituen zirkuito bat da Gaztetxeak Bertsotan». Iazkoan ere lau kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izan zituen eta guztietan elkartu zen jendetza. Aroa Arrizubietak eta Unax Aizpuruak irabazi zuten lehen edizio hura. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza