Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-01-09

Erredakzioa
Hernaniko Bertsolatako saioko eta Soraluzeko jaialdiko bertsoak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Hernanin, Alaia Martin, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Gorka Pagonabarraga aritu ziren kantuan, Maialen Lujanbiok gaiak jarrita. Soraluzen, Amets Arzallus, Eneritz Artetxe, Onintza Enbeita eta Xabat Illarregi, Gaizka Azkaratek gaiak jarrita.
Leturia, Koplarik kopla
Xabier Berasaluze Leturia musikari eta pandero jolea izango asteko gonbidatua. Bere ibilbideko kopla bilduma argitaratu berri du 150 sortarekin eta horren inguruan elkarrizketatuko du Mirari Martiarenak.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza