Xilaba txapelketa - final aitzinekoak 2026-01-11

Miren Artetxe Xilabako finalera, Baigorriko final aitzinekoa irabazita

Miren Artetxe Xilabako finalera, Baigorriko final aitzinekoa irabazita
Maddalen Arzallus gelditu zen bigarren eta hendaiarrak pauso sendoa eman du finalean izateko. Datorren larunbatean Bardozen argituko da Xilabako finaleko seikotea. Gai emailea Joana Itzaina Malharin izan da. Eta epaile lanetan talde hau aritu da: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez "Txuria", Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.

Erredakzioa

Xilabako lehen aitzinekoa jokatu zen atzo Baigorrin, ia 500 lagun bilduta. Miren Artetxe Sarasola gailendu zen 551,5 punturekin eta, beraz, hendaiarrak Xilabako finalean kantatzeko zuzeneko txartela eskuratu du. Artetxek orain arteko bere saio guztiak irabazi ditu Xilaban, hirutik hiru. Maddalen Arzallus sailkatu zen bigarren postuan 535,5 puntu eskuratuta, Artetxerengandik 16 puntura. Puntuazio horrekin Arzallusek finalean izateko pauso sendoa eman du. Hortik atzera, aukerak zabalago daudela dirudi, Bardozeko final aitzinakoaren baitan. 

Hona hemen Baigorriko sailkapena
Miren Artetxe Sarasola----------------551.5
Maddalen Arzallus Antia---------------535.5
Elixabet Etxandi Goihenetxe----------518.5
Haira Aizpurua Ibargarai--------------511
Mizel Mateo Sallaberry----------------501.5
Nahia Sasco Etxeberri----------------452

Joana Itzaina Malharin aritu zen gai-jartzaile lanetan. Epaile lanetan: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez Txuria,  Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.

Azken final aitzinekoa Bardozen, urtarrilaren 17an, Ezker Paretan, 17:00etan

Bardozen argituko da Xilabako finaleko seikotea. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan Ezker Paretan, Ekhi Erremundegi Belokik gaiak emanda:

    Aitor Servier Etxexuri
    Irantzu Idoate Funosas
    Karlos Aizpurua Etxarte
    Maddi Ane Txoperena Iribarren
    Patxi Iriart Hiribarren
    Ramuntxo Christy Biscay

Seikote honetan orain arteko bidean Maddi Ane Txoperena nabarmendu da gehien, bere bi saioak irabazita. Ramuntxo Christyk eta Aitor Servierrek bana irabazi dute. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu