Finala martxoaren 28an Gasteizen 2026-01-12
Jexux Mari Irazu
Arabako Bertsozale Elkarteak igande honetan aurkeztuko du Gasteizen Arabako Txapelketa, Izaskun Arrue Kulturgunean. Txapelketako informazioa xehea emango du bertan. Udazkenean sailkapen fasea jokatu zen eta dagoeneko zenbait informazio emana du Arabako Bertsozale Elkarteak.
18 bertsolari kantuan
Arabako Txapelketan 18 bertsolari ariko dira kantuan. Aroa Arrizubieta (egungo txapelduna), Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Asier Otamandi, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa, Aitor Ugarte, Unai Anda, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego, Sabin Abarrategi, Maddi Agirre, Manu Bendala, Martin Abarrategi, Rikardo Gonzalez de Durana, Hegoi Amabizka, Felipe Zelaieta eta Danel Herrarte.
Finala martxoaren 28an
Arabako Txapelketako finala martxoaren 28an jokatuko da Gasteizen, Europa Jauregian.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza