2026 Euskal Herriko Txapelketako urtea 2026-01-12

Euskal Herriko Txapelketan kantatzeko 50 txarteletatik 41 erabakita, Xilaba eta Arabakoen faltan

Euskal Herriko Txapelketan kantatzeko 50 txarteletatik 41 erabakita, Xilaba eta Arabakoen faltan
Datua: herrialdeko txapelketatik datozen bertsolarien ordezkaritza % 40 inguru berrituko da. Martxoan argituko da parte hartzeko eskubidea duten bertsolarien zerrenda, Arabako finala jokatzean.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa jokatuko da aurten udazkenean. Horixe izango da 2026ko ekimenik garrantzitsuenetakoa eta etorkizuneko bertsolaritzan beste mugarri bat jarriko duena. Berrogeita hamar bertsolarik dute parte hartzeko eskubidea eta berrogeita bat postu jada erabakita daude. Falta diren bederatziak Xilaban eta Arabako Txapelketan erabakiko dira. Hori bai, zerrenda hau parte hartzeko eskubidea dutenen zerrenda da soilik. Izen-ematea aurrerago etorriko da. 

2022ko finalistak, txartelaren jabe
Zortzi bertsolarik 2022an lortu zuten aurtengo Euskal Herrikoan parte hartzeko txartela, finalera sailkatuta. Hauxe zortzikotea: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina. Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. 

Berrogeita hamarretik berrogeita bi bertsolarik bere herrialdeko txapelketan eskuratuko dute Euskal Herrikorako txartela, herrialde bakoitzari dagokion kuotaren arabera. Txartela duen bertsolariren batek parte hartuko ez balu, herrialde bereko bertsolariak ordezkatuko luke, sailkapenaren baitan. 

Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko txartelak erabakita
Gipuzkoako Txapelketa izan zen lehena 2024an eta hauek dira txartela eskuratu zuten hamasei bertsolariak: Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Unai Mendizabal, Agin Laburu, Amaia Iturriotz, Eñaut Martikorena, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Asier Azpiroz, Oier Etxeberria, Eneko Araiztegi Korta eta Eli Pagola. Ordezko postuan Jon Gurrutxaga gelditu zen. 

Nafarroak zazpi postu izango ditu Euskal Herrikorako eta bertsolari hauek dira txartel hori eskuratu dutenak:  Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Julio Soto, Eneko Lazkoz, Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain eta Eki Mateorena. Ordezkoa Josu Sanjurjo izango da.

Bizkaiak hamar postu ditu eta hauxe da txartela eskuratu dutenen zerrenda:  Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita, Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Imanol Uria eta Aissa Intxausti. Ordezko postuan Unai Mendiburu gelditu da.

Xilaba eta Araba, bidean
Xilabatik bost bertsolari sailkatuko dira Euskal Herrikora eta urtarrilaren 31n argituko da zerrenda hori. Arabako Txapelketak lau ordezkari izango ditu eta martxoan argituko da Euskal Herrikoan parte hartzeko eskubidea duten zerrenda definitiboa. 

Herrialdeko bertsolarien ordezkaritza % 40 berrituta
2026ko Euskal Herriko Txapelketak berritasun dezentekoa izango du, parte hartzaileei dagokionez. Herrialdeetako txapelketatik sailkatutako 42 bertsolaritik, gutxienez, 16 berriak izango dira, beti ere txartela eskuratu dutenek izen-ematen badute: Aner Peritz, Andoni Rekondo, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Oier Etxeberria, Eneko Araiztegi Korta, Eli Pagola, Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain, Eki Mateorena, Txaber Altube eta Aissa Intxausti. Horiekin batera, Xilabako bi behintzat berriak izango dira eta baita Arabako gutxienez hiru bertsolari ere. 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu