Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik 2026-01-14

Jexux Mari Irazu
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak III. Herriarteko Txapelketa aurkeztuko du larunbat honetan Amasa-Villabonan, Subijana Etxean. 1999an egin zen lehenbizikoa, 2017an bigarrena eta hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Urte tarte dezentearekin antolatu izan da Gipuzkoan Herriartekoa eta erantzun oso zabala izaten du bai parte hartzaile aldetik eta baita publiko aldetik ere. Lehenbiziko hartan 2.000 lagun inguru bildu ziren finalean eta 2017an 700 pasa. Udazkenean egin zen izen ematea eta parte hartze zabala izan dela dirudi. Xehetasunak, larunbatean.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza