Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-01-15

Xilaba eta Armurrioko bertsoaldiak Hitzetik Hortzeran

Xilaba eta Armurrioko bertsoaldiak Hitzetik Hortzeran
Joxe Kruz Ezeiza 'Kaxka' eta Karmele Mitxelena izango dira aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatuak. Oiartzungo Bertso Asteari buruzko 'Bertso astea eta askoz gehiago' izeneko dokumentala egin dute Kaxkak eta Mitxelenak eta beraiekin elkartuko dira aste honetako programan. Horrez gain, Baigorriko eta Amurrioko bertsoaldiak ere izango dira ikusgai.

Mirari Martiarena Iraola

Xilabako Baigorriko bertsoak eta Amurrioko jaialdiko on aurkiak izango dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Baigorrin Xilabako lehen final aitzinekoa jokatu zen. Elixabet Etxandi Goihenetxe, Haira Aizpurua Ibargarai, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo Sallaberry eta Nahia Sasco Etxeberri aritu ziren kantuan, Joana Itzainak gai-emaile zela. Miren Artetxek irabazi zuen eta berak eskuratu zuen finalerako lehen txartela. 



Beste alde batetik, Amurrion urteroko jaialdia egin zuten zortzi bertsolarirekin: Aitor Mendiluze Gonzalez, Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria aritu ziren bertsotan; gai-jartzen, berriz, Ainhoa Comas Muguruza aritu zen.

'Bertso astea eta askoz gehiago'  dokumentala
Joxe Kruz Ezeiza Kaxka eta Karmele Mitxelena dira aste honetako gonbidatuak Hitzetik Hortzeran. Oiartzungo bertso astearen artxiboa digitalizatzen hasi eta Bertso astea eta askoz gehiago dokumentala osatu zuten. Urtetan pilatutako argazki, kartel eta irudiak sailkatzen ari zirela, Mitxelenak mugikorrarekin grabatzen zituen Kaxkak esandakoak, eta ondoren etorri zen bizipen eta oroitzapen guzti horiekin dokumental bat egiteko ideia. Hortik jaio da Bertso astea eta askoz gehiago izeneko dokumentala, Oiartzungo Bertso Astearen sorrera eta ondorengo urteak kontatzen dituena.


Girizia Elkarteak Mattinen omenaldia antolatu zuen 1981ean eta hurrengo urtean, 1982an, hasi ziren Bertso Astea antolatzen. Lan talde horretan egon zen Kaxka eta urte horietan Oiartzunen zegoen bertso giroaz arituko dira aste honetako programan.

Mitxelenak, berriz, Kaxkarekin ikasitakoak kontatuko ditu, baita dokumentalean bildutako xehetasunak ere.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza