Urtarrilaren 31n Donibane Lohitzunen, Jai Alai frontoian, 17:00etan 2026-01-17

Final berria eta irekia Xilaban

Final berria eta irekia Xilaban
Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus eta Elixabet Etxandi ariko dira kantuan. Seitik hiru finalista berriak berriak dira: Servier, Idoate eta Etxandi. Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe sartu dira finalera beren saio guztiak irabazita.

Erabaki da Xilabako finaleko seikotea: Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Maddalen Arzallus eta Elixabet Etxandi ariko dira bertsotan urtarrilaren 31n Donibane Lohitzunen. Horixe da bi final aitzinekoek utzi duten emaitza. Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe beren saioa irabazita zuzenean sailkatu dira. Beste lauak, puntuazioz, hurrenkera horretan. Txoperena sailkatu da sailkapen buru eta Artetxek eta biek beren saio guztiak irabazi dituzte.

Bestalde, Donibane Lohitzuneko oholtzan, seitik hiru finalista berriak berriak izango dira: Aitor Servier, Irantzu Idoate eta Elixabet Etxandi. Haira Aizpurua gelditu da ordezko postuan.

Belaunaldiartekotasunari dagokionez, finalisten seikotean, Miren Artetxe (1985) egungo txapeldunordea da seikoteko zaharrena 40 urterekin eta Irantzu Idoate (2005) gazteena, hogei urterekin.

Txapeldun berria
Xilabak txapeldun berria izango du aurten eta sei horietako batek hartuko du Amets Arzallus egungo txapeldunaren lekukoa. Hendaiarrak ez du parte hartu aurtengo edizioan. 

Lehenengo bostak Euskal Herriko Txapelketara udazkenean
Xilabako finalak Euskal Herriko Txapelketarako bost txartel ere banatuko ditu. Lehenbiziko bost sailkatuek eskuratuko dituzte txartel horiek.

24 bertsolari, 9 saio eta aretoak beteta
Duela lau urte jokatu zen azkenekoz banakako Xilaba eta aurtengo edizioa oso harrera beroa izaten ari da bertsozaleen partetik. Lehen bi faseetan eta final aitzinakoetan aretoak bete egin dira ia saio guztietan. Hogeita lau bertsolarik hartu dute parte eta bederatzi saio jokatu dira Bidartetik Donibane Lohitzunerako bidean. Azken hitzordua gelditzen da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu