Gaur aurkeztu dute Gasteizen Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik 2026-01-18

Oionen hasiko da Arabako Txapelketa otsailaren 7an

Oionen hasiko da Arabako Txapelketa otsailaren 7an
18 bertsolari ariko dira kantuan. Hiru final-laurden, bi finalaurreko eta finala izango ditu.

Jexux Mari Irazu

Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa Oionen, Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik. Hemezortzi bertsolari ariko dira kantuan, hamaika pertsonako gai-jartzaile taldeak gaiak jarrita. Bederatzi epaileko taldeak burutuko ditu epailetza lanak. Txapelketa sei saio izango ditu: hiru final-laurden, bi finalaurreko eta finala, martxoaren 28an Gasteizen jokatuko dena. 


Parte hartzaileen aldetik, jarraikortasuna da ezaugarri nagusia. Aurreko sei finalistetatik lau izango izango dira txapelketan, Aroa Arrizubieta egungo txapelduna barne. Aurreko bi finalistek, Manex Agirrek eta Paula Amilburuk ez dute parte hartu. Parekidetasun aldetik, parte hartzaileeetan 18tik 14 gizonezko bertsolariak dira (% 78) eta 4 emakumezko bertsolariak (% 22). Bestalde, 45 urtetik gorako belaunaldiartekotasuna du 18 taldeak. Rikardo Gonzalez de Durana (1959) da zaharrena, 67 urterekin eta Hegoi Amabizka (2006) gazteena, 20 urterekin.


Gai-jartzaile taldea.



Epaile taldea.

Egoitz Iradier Arabako Bertsozale Elkarteko sustapen arduradunak eta Uxue Diaz de Cerio sustapen eragileak hartu dute hitza. Bihar aurkezpeneko adierazpenak zabalduko ditu Bertsoak. 



Final-laurdenak Oionen, Laudion eta Izarran


Oion. Otsailak 7, larunbata, 17:30etan, Bazterra aretoan: 
Aroa Arrizubieta Barredo
Felipe Zelaieta Txurruka
Iñaki Viñaspre Simon
Martin Abarrategi Sarrionandia
Sabin Abarrategi Sarrionandia
Unai Anda Delika

Gai-emailea: Eli Plazaola Zubizarreta

Laudio. Otsailak 15, igandea, 17:30etan, Kasinoan:
Aitor Ugarte Eriz
Andere Arriolabengoa Bengoa
Ekaitz Samaniego Curiel,
Hegoi Amabizka Gamiz
Manu Bendala Garcia-Donas
Peru Abarrategi Sarrionandia

Gai-emailea: Irati Martinez Izaga

Izarra. Otsailak 21, larunbata, 17:30etan, Kultur Etxean
Asier Otamendi Alkorta
Danel Herrarte Nafarrate
Eli Zaldua Barquin
Maddi Agirre Epelde
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Xabi Igoa Eriz

Gai-emailea: Etxaun Otaño Zinkunegi

Finalaurrekoak martxoan Dulantzin eta Aramaion
1. Finalaurrekoa. Martxoak 7, larunbata, Dulantzin. 17:30etan, Mikaela Portilla Kultur Etxean.
2. Finalaurrekoa. Martxoak 14, larunbata, Aramaion. 17:30etan, Kultur Etxean.

Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian, Almudena Cid aretoan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza