Xilabako finalaren aurkezpena gaur 2026-01-20

Jexux Mari Irazu
Azaroan hasi zen Bidarten eta Xilaba azken geltokira begira jarri da. Bertsolarien Lagunak Elkarteak gaur aurkeztu du Xilabako finala Donibane Lohitzuneko mediatekan, sei bertsolariak eta txapel emailea bertan zirela. Eskarmentua eta berritasuna uztartuko ditu finala: Maddalen Arzallus eta Miren Artetxe lehenbiziko Xilabako finalean kantatuak dira, 2008an eta biak izango dira seikoteko zaharrenak. Bosgarren finala dute biek. Bigarrena du Maddi Ane Txoperenak eta lehenengoz ariko dira finalean Aitor Servier, Elixabet Etxandi eta Irantzu Idoate. Irantzuk lehen parte hartzea du.
Ilusioz, gogotsu eta final ona eskaintzeko ardura kolektiboarekin daudela adierazi dute bertsolariek. Irabazleari Maialen Hiribarren euskalzale eta bertsolaritza eragileak jantziko dio txapela.
Bertsoak finalistek, txapel emailearen eta antolakuntzaren adierazpenak zabalduko ditu aste honetan eta hurrengoan.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza