Aitor Servier Etxexuri - Xilabako finalista 2026-01-27

«Bertsotan egiteko garai interesgarriak dira eta ni errateko gogoz noa finalera»

Jexux Mari Irazu

Aitor Servier Etxexurik (Azkain, 1997) Xilabako bere lehen finalean kantatuko du larunbatean Donibane Lohitzunen. Pil-pileko gaien inguruan eta bera mugitzen duten gaien inguruan «errateko gogoz» doala adierazi zuen finaleko aurkezpenean. Munduak eta Euskal Herriak garai latzak bizi dituela dio eta uste du horren ifrentzia dela bertsotarako garai interesgarria dela. Aitor Servierren profilak badu beste berezitasun bat ere, hizkuntzari lotua. Bera da euskara ikastolan ikasi eta Xilaban finalerainoko bidea egin duen lehen bertsolaria Iparraldean. Horren inguruko hausnarketa ere utzi du azkaindarrak. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza