Miren Artetxe Sarasola - Xilabako finalista 2026-01-28

«Plazak eta prestakuntzak libreago kantatzeko aukera eman didate eta horixe nahiko nuke Xilabako finalean ere»

Jexux Mari Irazu

Miren Artetxe Sarasolak (Hendaia, 1985) Xilabako finalean kantatuko du bosgarrenez eta 2008ko lehen Xilaba hartako finalean ere kantatu zuen hendaiarrak. Bere hiru saioak irabazita sartu da finalera. Egungo txapeldunordea da, 2021ean Amets Arzallusekin buruz burukoa jokatuta. Plazak eta prestakuntzak segurtasuna eman diotela dio eta segurtasun horrek libreago kantatzeko aukera ekarri dio. Horretara doa finalera. Diskurtso aldetik, errateko gogoz doala adierazi du. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza