Donibane Lohitzunen jokatu da finala 2026-01-31

Maddi Ane Txoperena Xilabako txapeldun

Maddi Ane Txoperena Xilabako txapeldun
Maddalen Arzallus gelditu da bigarren eta Miren Artetxe hirugarren. 2.000 lagun inguru bildu dira Donibane Lohitzuneko Jai Alai frontoian.

Jexux Mari Irazu

Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi du Xilaba, Maddalen Arzallusekin buruz burukoa jokatuta. 1.132 puntu lortu ditu Txoperenak eta 1.106.5 puntu Arzallusek. Hirugarren Miren Artetxe gelditu da; laugarren Aitor Servier; bosgarren, Irantzu Idoate eta seigarren Elixabet Etxandi. Lehenbiziko bostek Euskal Herriko Txapelketarako txartela ere eskuratu dute. Donibane Lohitzuneko Jai Alai frontoian 2.000 lagun inguru bildu dira. 

Xilabako finalaren sailkapena
Maddi Ane Txoperena Iribarren----- 1.132
Maddalen Arzallus Antia--------------1.106,5
Miren Artetxe Sarasola---------------684,5
Aitor Servier Etxexuri----------------682
Irantzu Idoate Funosas--------------664
Elixabat Etxandi Goihenetxe--------606,5

Maialen Hiribarrenek jantzi dio txapela Maddi Ane Txoperenari, baita makila eman ere. Elkartea bera osatzen eta indartzen eginiko xinaurri lana eskertu nahi izan dio Xilaba Txapelketaren antolatzaile den Bertsularien Lagunak elkarteak. Hain zuzen, elkartean 15 urtez bolondres lanetan jardun du Hiribarrenek, gaur egungo ardatzei hauspoa ematen, batez ere transmisioari. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza