35. edizioa da aurtengoa 2026-02-03

Zazpi ekitaldi Bertsoaroan, gaur hasita

Zazpi ekitaldi Bertsoaroan, gaur hasita
Bi jaialdi, gazteen bertso-trama, Hezur Berriak saio literarioa, Itzali eta Piztu saio elektronikoa, bertso-afaria eta haurrentzako bertso emanaldia. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatutzen dute ekimena.

Nafarroako Bertsoaroak zazpi bertso ekitaldi ekarriko ditu 35. edizio honetan, gaur hasita. Zazpi ekitaldi izango ditu bertsogintzako formatu eta eskaintza desberdinak hartuko ditu egitarauan. Bertsolari gazteen Bertso Tramarekin emango dio hasiera aurtengo zikloari. Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipia Idoia Granizo, Izaro Bilbao, Jabi Lezaun eta Libe Goenaga. Gai-jartzen, Iratxe Legarra eta Patxi Bueno. Gaur 19:00etan, Kondestablen.

Ostegunean jaialdia
Otsailak 5 izango da bigarren saioa, bertso jaialdia: Eki Mateorena, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Maider Arregi, Sarai Robles eta  Xabat Illarregi ariko dira kantuan, Ander Aranburuk gaiak jarrita. Nafarroako Antzerki Eskolan izanga da saioa 19:00etan. Saioren hasiera, 19:00ean, Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da, ekitaldi xume batean.

Ondorengo saioak
Otsailren 12an, Itzali eta Piztu Bertso saio elektronikoa izango dugu. Bertsotan: Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain eta Haira Aizpurua, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita. Musikari lanetan, Aner Peritz eta Manex Pagola. LABAn, 19:00etan.

Otsailaren 19an izango da bigarren bertso jaialdia: Aitor Etxebarriazarraga, Aroa Arrizubieta, Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Maddi Ane Txoperena eta Nerea Ibarzabal
Alaitz Rekondok gaiak jarrita. Txantreako Salestarren Zentro Komunitarioan izango da 19:00etan hasita.

Otsailaren 26an, Katakraken, Ane Labakaren ‘Hezur Berriak’ liburua abiapuntu hartuta sortutako bertso saio literarioa izango dugu, 19:00etan. Bertsotan, Alaia Martin eta Maialen Akizu. Amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu liburuak. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.

Ostiralean, otsailak 27ean, Iturramako Civivoxean, Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa bertso-saioa eskainiko da 17:00etan. Mikel Terreros eta Kattin Madariaga. Haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira hauek. Haurrak jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolari gonbidatuek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra da, eta izen-ematea ezinbestekoa da, nafarroa@bertsozale.eus helbidera mezua idatzita edo 948143747 telefonora deituta, otsailaren 26a baina lehen.

Martxoaren 12an, bertso afariarekin. Ane Zuazubiskar, Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi. Gai-jartzaile, Ander Aranburu eta Ainhoa Larretxea. Heriko Tabernan, 21:00etan. Sarrerak www.bertsozale.eus webgunean erosi daitezke, 25 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu