Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-02-05

Tolosa eta Hendaiako bertsoa Hitzetik Hortzeran

Tolosa eta Hendaiako bertsoa Hitzetik Hortzeran
Amagoia Mujika kazetaria izango da asteko gonbidatua.

Alde batetik, Hendaian Harrera Taldeak antolatutako jaialdia izan zen eta hangoak ekarriko dituzte pantailara. Aimar Karrika Iribarrenek jarri zituen gaiak eta bertsotan aritu ziren Amets Arzallus Antia, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Jon Maia Soria, Maialen Lujanbio Zugasti eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza.

Beste alde batetik, Tolosan Atariak antolatzen duen jaialdia ere entzuteko parada izango da. Urtero bezala, Amaia Agirre Arrastoak gidatu zuen saioa eta bere esanetara aritu ziren bertsotan Andoni Egaña Makazaga, Maider Arregi Markuleta, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Xabat Illarregi Marzol.

Amagoia Mujika gonbidatu
25 urtetik gora bertsolaritza lantzen diharduen Amagoia Mujika kazetari usurbildarra izango da aste honetako gonbidatua Hitzetik Hortzera. 2001eko final hartan hasi zen Mujika bertsolaritzari eta txapelketari lotutako kronikak idazten, eta orain arte jarraitu ditu Euskal Herriko zein herrialdeetako txapelketak. 



Elkarrizketan txapelketako saio baten aurretik egiten duen lanaz ariko da Mujika, saioan zehar zeri erreparatzen dion kontatuko du eta bertso kronikak nola osatzen dituen ere bai. Bertsogintzak urte hauetan izan duen aldaketaz bilakaeraz ere arituko dira.

Horrez gain, finalen aurretik bertsolariak elkarrizketatzea tokaten zaio eta final ondoren txapeldunak ere elkarrizketatzen ditu. Finalisten aldarteez eta txapeldunak elkarrizketatzean sortzen den giroaz ere hitz egingo du Mujikak.


Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu