bertso agenda 2026-02-05

25 bertso ekitaldi inguru otsaileko lehen asteburuan

25 bertso ekitaldi inguru otsaileko lehen asteburuan

Jexux Mari Irazu

Makil hotsen oihartzunean eta saioz beteta dator otsaileko lehen asteburuko bertso agenda. 25 bertso ekitaldi inguru izango dira Euskal Herrian barrena. Santa Ageda bezpera pasa berri den arren, hainbat herritan larunbatez egiten dituzte eskeko egun pasak: Mutrikun, Soraluzen, Hendaian... Arbonan kaskarotak. Makil hotsekin batera Ihauteriak eta libertimenduak ere iritsi dira, eta horiek bertsoak. Arantzan ihauterietako bertso afaria izango da larunbatean. Iruñean eta Donapaleu, libertimenduak. 

Hainbat lagunarteko saio eta jaialdi ere izango dira asteburuan zehar, Ordizian eta Pasaian besteak beste. 

Sariketen atalean, Gaztetxeak Bertsotan eta Abra Saria dira asteburuko protagonistak. 

Txapelketei dagokionez, Arabako Bertsolari Txapelketak Oionen hasiko du bere bidea larunbatean. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza