Cafe Bar Bilbao antzerki saria jaso du 2026-02-06

Ganbarako lana antzerkira eraman du Xabi Payak

Ganbarako lana antzerkira eraman du Xabi Payak
Ganbarako sorkuntzan gertatzen diren prozesuak eta gaiak landu ditu, besteak beste. «Gaur egun oraindik, gizarte moduan ez dakit prest gauden obra horretan esaten den dena entzuteko». Otsailaren 26an izango da ikusgai, Cafe Bar Bilbaon bertan.

Jexux Mari Irazu

Xabi Payak (Getxo, 1982) Cafe Bar Bilbao antzerki saria irabazi berri du Ganbarako lana antzezlanagatik. Bizkaiko txapeldun ohiak adierazi du «mahuka azpian gertatzen den magia kontatzea» izan dela. «Badakigunok badakigu, baina iruditzen zait balio didaktiko hori izan zezakeela» adierazi du Berrian. Bere hitzetan, bertso mundua barrutik ezagutzen ez duenak antzezlan hori ikusita, identifikatuko du «zein den bertsolari baten psikodinamika edo nola antolatzen duen bere burua. Zer gai, nola jarri azken puntua, errimak, doinua; eta, hori guztia gertatzen den bitartean, beste ahots batzuk sortzen dira esateko: «Ez, hori baztertu. Hartu beste hori». 

Xabi Payak 2001eko Txapelketa Nagusiko ganbarako gaia (orduan kartzelako gaia) hartu du abiapuntutzat: «Aturritik Ebrora herri bat badela belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke». 

Barkamena, bertsolarien identitatea, izatea, euskal identitataren gaia eta beste hainbat puntu lantzen ditu Payak bere antzezlanean. «Gaur egun oraindik, gizarte moduan ez dakit prest gauden obra horretan esaten den dena entzuteko. Antzerkiari gero eta gehiago ikusten diot bizitza errealaren entsegu edo laborategi oso potentea izateko gaitasuna». (Argazkia: Berria. Cafe Bar Bilbao)

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza