Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-02-09

Aroa Arrizubieta Arabako Txapelketako finalaurrekoetara

Aroa Arrizubieta Arabako Txapelketako finalaurrekoetara

Erredakzioa

Oionen hasi zen larunbatean Arabako Bertsolari Txapelketa eta Aroa Arrizubieta gazteiztarrak lortu zuen finalaurrekoetarako lehen txartela, 269 punturekin. Hona hemen sailkapena:

Aroa Arrizubieta: 269 puntu
Martin Abarrategi : 256 puntu
Iñaki Viñaspre: 249 puntu
Sabin Abarrategi: 243,5 puntu
Unai Anda : 238,5 puntu
Felipe Zelaieta: 222,5 puntu

Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola Zubizarreta aritu zen Oionen aurkezle lanetan. Epaile, aldiz: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Iker Elexpuru Lete. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.



Beste bi final-laurdenak

Laudio. Otsailak 15, igandea, 17:30etan, Kasinoan:
Aitor Ugarte Eriz
Andere Arriolabengoa Bengoa
Ekaitz Samaniego Curiel,
Hegoi Amabizka Gamiz
Manu Bendala Garcia-Donas
Peru Abarrategi Sarrionandia

Gai-emailea: Irati Martinez Izaga

Izarra. Otsailak 21, larunbata, 17:30etan, Kultur Etxean
Asier Otamendi Alkorta
Danel Herrarte Nafarrate
Eli Zaldua Barquin
Maddi Agirre Epelde
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Xabi Igoa Eriz

Gai-emailea: Etxaun Otaño Zinkunegi


Finalaurrekoak martxoan Dulantzin eta Aramaion
1. Finalaurrekoa. Martxoak 7, larunbata, Dulantzin. 17:30etan, Mikaela Portilla Kultur Etxean.
2. Finalaurrekoa. Martxoak 14, larunbata, Aramaion. 17:30etan, Kultur Etxean

Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza