Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-02-10

Arabako Txapelketako bigarren saioa Laudion igandean

Arabako Txapelketako bigarren saioa Laudion igandean

Jexux Mari Irazu

Arabako Bertsolari Txapelketak Laudion jarraituko du Oionen hasitako bidea. Igandea jokatuko da bigarren final-laurdena Kasinoan, 17:30etan. Honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan, Irati Martinez Izagak aurkeztuta: 

Aitor Ugarte Eriz
Andere Arriolabengoa Bengoa
Ekaitz Samaniego Curiel,
Hegoi Amabizka Gamiz
Manu Bendala Garcia-Donas
Peru Abarrategi Sarrionandia

Arabako Txapelketak lehen fase honetan hiru saio izango ditu eta 18 bertsolaritik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetara. Aroa Arrizubietak irabazi zuen Oiongo saioa eta gasteiztarrak eskuratu du hurrengo faserako txartela. 


Azken finalaurrekoa, Izarran
Arabako Txapelketako azken final-laurdena otsailak 21ean jokatuko da Izarran; larunbatez, 17:30etan, Kultur Etxean. Etxaun Otaño Zinkunegik aurkeztuta, seikote hau ariko da kantuan:
Asier Otamendi Alkorta
Danel Herrarte Nafarrate
Eli Zaldua Barquin
Maddi Agirre Epelde
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Xabi Igoa Eriz


Finalaurrekoak martxoan Dulantzin eta Aramaion
Final-laurdenetako fasearen ondotik, bi finalaurreko izango ditu Arabako Txapelketak:
1. Finalaurrekoa. Martxoak 7, larunbata, Dulantzin. 17:30etan, Mikaela Portilla Kultur Etxean.
2. Finalaurrekoa. Martxoak 14, larunbata, Aramaion. 17:30etan, Kultur Etxean

Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza