Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-02-12

Gasteizko 'Unibertsolariak' Hitzetik Hortzeran

Gasteizko 'Unibertsolariak' Hitzetik Hortzeran
Unibertsitate giroko hileroko saioen berri emango dute June Aiestaran eta Maddi Agirre Unibertsolariaksaioetako kideek. Bertso jarriak ere izango dira programan, baita Gasteizko eta Zeraingo bertsoaldiak ere.

Gasteizko unibertsitateko ikasleek hilero antolatzen dituzte Unibertsolariak izeneko bertso saioak. Horiek ezagutuko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzerako ikus-entzuleek. Ikasturte honetan, Gasteizko Abisinia tabernan egiten dute bertsotan, hileko azken asteazkenetan. Unibertsolariak taldeko June Aiestaran Iparragirre eta Maddi Agirre Epelde elkarrizketatuko ditu aste honetan Mirari Martiarena Iraolak. Ekimenaren antolakuntzaz, bertso saioez eta bertako bertso giroaz hitz egingo dute. Gasteizen unibertsitatearen bueltan sortzen den bertso giro ezagunaren ondorioetako bat da Unibertsolariak eta unibertso hori nolakoa den azalduko dute bi bertsolariek. Horrez gain, bertsolari gazteen kezkak eta bertsotan egiteko gogoaz ere hausnartuko dute Aiestaranek eta Agirrek.

'Mehetegiko txakurra' bertso sorta, programan
Aste honetako programan bertso jarriak ere izango dira: Mehetegiko txakurra izenburuko sorta kantatuko dute Ainhoa Sarasua Lasakaraik eta Eñaut Agirre Goiak, Manex Pagola Apezetxea musikariak lagundurik. Gaizki zaintzen zuten Xuriko txakurraren bizimodua kontatzen du sorta honek. Gratien Adema Goienetxe Zalduby bertsolariak 1866an aurkeztu zuen sorta hau Anton Abadia Urrustoik antolatutako koplarien guduan.
Gasteizko eta Zeraingo saioekin osatuko da Hitzetik Hortzera

Astero bezala, plazako bertsoaldiak ere izango dira programan. Alde batetik, elkarrizketari lotutako saioa ikusi ahal izango da: Gasteizen Unibertsolariek egindako bertso saioa. Danel Herrarte Nafarrate, June Aiestaran Iparragirre, Maddi Agirre Epelde eta Suhar Gesalaga Egiguren aritu ziren kantuan eta gaiak jartzen Sabin Abarrategi Sarrionandia aritu zen.

Beste alde batetik, sagardo denboraldiari hasiera emateko Zeraingo Oiharte sagardotegian en antolatutako bertso afaria izango da Hitzetik Hortzeran. Aitor Mendiluze Gonzalez, Iker Zubeldia Katarain eta Unai Agirre Goia aritu ziren bertsotan.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu