Arabako Bertsolari Txapelketa - final-laurdenak 2026-02-15
Peru Abarrategik irabazi du Arabako Txapelketako bigarren saioa Laudion, 251,5 punturekin, eta finalerdietarako zuzeneko txartela eskuratu du aramaioarrak.
Sailkapena
Peru Abarrategi: 251,5 puntu
Ekaitz Samaniego: 241 puntu
Andere Arriolabengoa: 236,5 puntu
Aitor Ugarte Eriz: 233 puntu
Hegoi Amabizka: 222,5 puntu
Manu Bendala: 222,5 puntu
Irati Martinez Izaga aritu da aurkezle lanetan. Epaile: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita ari da idazkari lanetan.
Sei bertsolari matematikoki finalerdietan
18 bertsolari ari dira kantuan fase honeta eta 12 pasako dira finalaurrekoetara. Horietatik sei erabakita daude matematikoki, saio baten faltan. Aroa Arrizubieta eta Peru Abarrategi zuzenean; puntuen baitan: Martin Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Sabin Abarrategi eta Ekaitz Samaniego.
Behin-behineko sailkapena, saio baten faltan:
Azken saioa Izarran
Faseko saioa datorren larunbatean jokatuko da, otsailaren 21ean, Izarrako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean. Etxaun Otaño Zinkunegik aurkeztuta, seikote hau ariko da kantuan:
Asier Otamendi Alkorta
Danel Herrarte Nafarrate
Eli Zaldua Barquin
Maddi Agirre Epelde
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Xabi Igoa Eriz
Finalaurrekoak martxoan Dulantzin eta Aramaion
Final-laurdenetako fasearen ondotik, bi finalaurreko izango ditu Arabako Txapelketak:
1. Finalaurrekoa. Martxoak 7, larunbata, Dulantzin. 17:30etan, Mikaela Portilla Kultur Etxean.
2. Finalaurrekoa. Martxoak 14, larunbata, Aramaion. 17:30etan, Kultur Etxean
Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu