None 2026-02-16

Bertsoaroko jaialdia ostegunean Iruñean

Bertsoaroko jaialdia ostegunean Iruñean
Aitor Etxebarriazarraga, Aroa Arrizubieta, Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Maddi Ane Txoperena eta Nerea Ibarzabal, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. Txantreako Salestarren Zentro Komunitarioan, 19:00etan

Bertsoaroko laugarren ekitaldia izango da aste honetan Iruñean, Txantreako Salestarren Zentro Komunitarioan, 19:00etan hasita: sei bertsolari ariko dira kantuan: Aitor Etxebarriazarraga, Aroa Arrizubieta, Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Maddi Ane Txoperena eta Nerea Ibarzabal Alaitz Rekondok gaiak jarrita. 

Gazteen bertso-tramarekin abiatu zen aurtengo Bertsoaroa otsailaren 3an. Ondoren, lehenengo jaialdia etorri zen eta Itzali eta Piztu saio elektronikoa izan zen joan den astean. 

Otsailaren 26an, Hezur Berriak
Bertso saio literarioa izango da otsailaren 26an, Katakraken, 19:00etan, Ane Labakaren Hezur Berriak liburua abiapuntu hartuta. Bertsotan, Alaia Martin eta Maialen Akizu. Amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu liburuak. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.

Ostiralean, otsailak 27ean, Iturramako Civivoxean, Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa bertso-saioa eskainiko da 17:00etan. Mikel Terreros eta Kattin Madariaga. Haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira hauek. Haurrak jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolari gonbidatuek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra da, eta izen-ematea ezinbestekoa da, nafarroa@bertsozale.eus helbidera mezua idatzita edo 948143747 telefonora deituta, otsailaren 26a baina lehen.

Martxoaren 12an, bertso afariarekin. Ane Zuazubiskar, Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi. Gai-jartzaile, Ander Aranburu eta Ainhoa Larretxea. Heriko Tabernan, 21:00etan. Sarrerak www.bertsozale.eus webgunean erosi daitezke, 25 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»