Gazte Sariketak 2026-02-16

Osinalde Sariko finala apirilaren 11n eta aurten bazkaria izango da

Osinalde Sariko finala apirilaren 11n eta aurten bazkaria izango da
Aurrez hiru kanporaketa jokatuko dira eta 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte. Lehen saioa Argi-Berri Saria, martxoaren 14an.

Aldaketekin dator Osinalde Saria eta aurten bazkaria izango da lehen aldiz afalondoko luzatua arintze aldera. Kanporaketak ere hirutik bi bazkaritan izango dira, iaz Argi Berri Sariak bidea zabalduta. Finala apirilaren 11n da eta aurrez hiru saio jokatuko dira, kanporaketa gisa: Argi-Berri Saria, Osinberde Saria eta Aztiria Saria. 18 bertsolarik kantatuko dute.

Argi-Berri Saria, martxoaren 14an
Bertsolariak: Haira Aizpurua (Sara, 2006), Irantzu Idoate (Hazparne, 2005), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004), Maite Sarasola (Deustu, 2001), Danel Etxeberria (Tolosa, 2007) eta Peru Irastortza (Algorta, 2001). Ordiziako Argi-Berri elkartean 14:00etan. 
    
Osinberde Saria, martxoaren 21ean
Bertsolariak: Maddi Agirre (Gasteiz, 2005), Eki Mateorena (Leitza, 2005), June Aiestaran (Beasain, 2006), Danel Herrarte (Aramaio, 2004), Irune Basagoiti (Ermua, 2002) eta Beñat Astiz (Barañain, 2004). Zaldibiko Joxepane tabernan, 20:30etan. 

Aztiria Saria, martxoaren 28an
Bertsolariak: Iruri Altzerreka (Garai, 2000), Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), Joanes Azpillaga (Azpeitia, 2007), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegre (Altsasun, 2001) eta Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003). Aztiri Bat elkartean, 14:00etan. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu