Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu
Xabi Payak (Getxo, 1982) Cafe Bar Bilbao antzerki saria irabazi berri du Ganbarako lana antzezlanagatik. Bertsolariaren sormen prozesu horretako barne ahotsak, autozentsura eta abar zan ditu gogoetagai, besteak beste. Xabi Payak 2001eko Txapelketa Nagusiko ganbarako gaia (orduan kartzelako gaia) hartu du abiapuntutzat: «Aturritik Ebrora herri bat badela belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke». Barkamena, ondorengotza, euskal identitataren gaia eta beste hainbat puntu jorratzen ditu. Bertsoak obraren egilearengana jo du lan honekin bilatu duena azaltzeko. Xabi Payak egun bertsolaritza nola bizi duen ere azaldu dio Bertsoari.
Otsailaren 26an aurkezpen dramatizatua
Ganbarako lana obraren aurkezpen dramatizatua egingo da Cafe Bar Bilbaon bertan otsailaren 26an.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza