Peru Abarrategi Sarrionandia - Arabako Txapelketa 2026-02-17
Jexux Mari Irazu
Peru Abarrategi Arabako Txapelketako finalaurrekoetan da Laudioko saioa irabazita. Aramaioarra pozik dago egindako saioarekin. Uste dut seikoteak lortu zuela publikoarekin konektatzea eta bere burua eroso somatu zuen bertsotan. Puntu aldetik, ordea, Abarrategi aitortu du ezin izan duela puntu koltxoirik osatu eta uste du finalaurreko eder bat egin beharko duela finalean izatekotan.
Finalera sailkatzeko modu berria
Arabako Txapelketako finalean sartzeko sistema berritu egin dute aurten. Ohi bezala, finalaurrekoa irabazten duten bi bertsolariak zuzenean sailkatuko dira finalera. Baina, beste lau postuen kasuan, final-laurdenetako puntuak ere baliagarriak izango dira. Beraz, Arabako finaleko lau postu final-laurdenetako eta finalaurrekoetako puntu batuketaren bidez erabakiko dira.

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza