Bittor Altube Sarrionandia - Abra Sariketako irabazlea 2026-02-18

«Bertsotarako eta datozen aukerei heltzeko gogotsu nago»

Txaber_altube_bertsoa_.mp3.mp4

Jexux Mari Irazu

Bittor Altube Sarrionandiak (Abadiño, 2001) Abra Saria irabazi berri du Algortan, bertso luze batean: goizean santa eskean baserriz baserri, arratsaldean Abrako kanporaketa eta afalondoan finala. Abañoarra pozik dago egindako lanarekin eta egoerara egokitzen asmatu izanagatik. Abra Sariketaren formato informala eskertu du eta esker oneko publikoa somatu zuen aurrean. 

Bertsotarako gogoz
Bittor Altubek Durangaldeko bertso giroan murgilduta dabil. Bizkaiko Txapelketa pasa berri eta Euskal Herrikorako txartela lortu duten bertso-eskola kideei laguntzeko prest. Bizkaiko Txapelketan finalerdietara sailkatzea lortu zuen lehenengoz eta helburuak betetzat eman ditu. Etor daitezkeen aukerei heltzeko gogoz dagoela dio eta baita bertsoa lantzen jarraitzeko ere. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza