Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-02-19

Arabako azken final-laurdena larunbatean Izarran

Arabako azken final-laurdena larunbatean Izarran
Bertsotan: Asier Otamendi, Danel Herrarte, Eli Zaldua, Maddi Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa, Etxaun Otañok aurkeztuta.

Arabako Txapelketako azken final-laurdena jokatuko da larunbatean Izarran eta bertan argituko finalerdietara pasako den 12 bertsolariko zerrenda. Kultur Etxean da hitzordua, arratsaldeko 17:30ean. Etxaun Otaño Zinkunegik aurkeztuta, seikote hau ariko da kantuan:

Asier Otamendi Alkorta
Danel Herrarte Nafarrate
Eli Zaldua Barquin
Maddi Agirre Epelde
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Xabi Igoa Eriz

Sei bertsolari, jada finalerdietara sailkatuta
18 bertsolaritik 12 pasako dira finalaurrekoetara eta dagoeneko sei sailkatuta daude. Aroa Arrizubieta eta Peru Abarrategi zuzenean; puntuen baitan: Martin Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Sabin Abarrategi eta Ekaitz Samaniego. Beraz, azken sei postuak falta dira argitzeko.

Final-laurdenetako puntuak finalera sailkatzeko baliagarriak
Arabako finalean sartzeko sisteman aldaketak etorri dira aurten eta final-laurdenetako puntuazioa finalerako lehian sartuko da. Ohi bezala, bi finalaurrekoen irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera. Baina, gainerako lau postuak finalaurreko eta final-laudenetako puntu batuketak erabakiko ditu. Beraz, horrek esan nahi du dagoeneko zenbait bertsolari finaletik gertuago daudela. Aroa Arrizubietak, esaterako, puntu koska dezentekoa du atzekoekiko eta finalerako pausotxo bat eman duela esan daiteke. Beste datu bat: Martin Abarrategi finalerako aukera errealekin ariko da kantari finalaurrekoetan. Larunbateko saioak lehen fase honetako puntu banaketa argituta utziko du. 

Hemen lehen faseko behin-behineko sailkapena, Izarrako saioaren faltan:

Finalaurrekoak martxoan Dulantzin eta Aramaion
Final-laurdenetako fasearen ondotik, bi finalaurreko izango ditu Arabako Txapelketak:
1. Finalaurrekoa. Martxoak 7, larunbata, Dulantzin. 17:30etan, Mikaela Portilla Kultur Etxean.
2. Finalaurrekoa. Martxoak 14, larunbata, Aramaion. 17:30etan, Kultur Etxean

Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»