Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-02-19

Nafarroako Bertsoaroa eta Bertso Derbia Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsoaroa eta Bertso Derbia Hitzetik Hortzeran
Aitziber Grados ETBko aurkezlea elkarrizketatuko dute aste honetako programan.

Nafarroako Bertsoaroko jaialdia eta Bertso Derbia izango dira aste honetako bertso edukiak Hitzetik Hortzeran. Iruñean, Bertsoaroan, Maialen Lujanbio, Xabat Illarregi, Eki Mateorena, Sarai Robles, Maider Arregi eta Julio Soto aritu ziren kantuan, Ander Aranburu gai-jartzaile zela. 

Bestalde, gizonezkoen ligako Realaren eta Athletic-en arteko derbiaren harira, bertso derbia ospatu zen Galdakaon. Arkaitz Estiballesek gidatuta, Aitor Etxabarriazarraga, Igor Elortza eta Onintza Enbeita aritu ziren Athletic ordezkatuz. Realeko ordezkari, berriz, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Eneritz Artetxe.



Aitziber Grados Linboko aurkezlea
Altsasun izango da Hitzetik Hortzerako lantaldea aste honetako programan. Bertan Aitziber Grados ETBko aurkezlea eta podkasterra elkarrizketatuko dute. ETB1eko Linbo programako aurkezlea da Aitziber Grados eta prestatzen ari diren bigarren denboraldiari buruz hitz egingo du Mirari Martiarenarekin. Baita Linbok euskal umoregintzari eta telebistari egiten dion ekarpenaz ere. 



Aitziber Gradosek bertsoarekin ere badu bere lotura, gaztetxotan 8 urtez Altsasuko bertso eskolako kide izan baitzen. Joxema Leitza irakasle zutela elkartzen ziren astero bertso eskolan eta garai horiek gogoratzeaz gain, gaur egun bertsoarekin duen harremanaz eta bertsoak eman dionaz ere hitz egingo du. 

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en. 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»