Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-02-21

Arabako finalerako 12 hautagaiak erabakita, atzo Izarran lehen fasea amaituta

Arabako finalerako 12 hautagaiak erabakita, atzo Izarran lehen fasea amaituta
Finalerako bidea: finalaurrekoa irabazita zuzenean edo bi saioetako puntuak batuta.

Jexux Mari Irazu

Arabako Txapelketako lehen fasea amaitu zen atzo Izarran da eta 18 bertsolaritik 12 sailkatu dira bigarren fasera, finalaurrekoetara. Aroa Arrizubieta, Peru Abarrategi eta Maddi Agirre izan dira saio irabazleak eta gainerako bederatziak puntuazioz sailkatu dira. Hemen zerrenda osoa eta bakoitzaren puntuazioa, finalera sailkatzeko aintzat izango dena:

 

Finalerako bidea: finalaurrekoa irabazita zuzenean edo bi saioetako puntuak batuta
Arabako finalean sartzeko sisteman aldaketak etorri dira aurten eta final-laurdenetako puntuazioa finalerako lehian sartuko da. Ohi bezala, bi finalaurrekoen irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera. Baina, gainerako lau postuak finalaurreko eta final-laudenetako puntu batuketak erabakiko ditu.

Finalaurrekoak martxoan Dulantzin eta Aramaion
Final-laurdenetako fasearen ondotik, bi finalaurreko izango ditu Arabako Txapelketak:
1. Finalaurrekoa. Martxoak 7, larunbata, Dulantzin. 17:30etan, Mikaela Portilla Kultur Etxean.
2. Finalaurrekoa. Martxoak 14, larunbata, Aramaion. 17:30etan, Kultur Etxean

Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu