Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-02-24

Arabako finalaurrekoetako taldeak erabakita

Arabako finalaurrekoetako taldeak erabakita
Dulantzin: Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre eta Unai Anda. Aramaion: Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa.

Jexux Mari Irazu

Arabako Txapelketako bi finalaurrekoetako taldeak erabakita gelditu dira zozketa bidez. Dulantzin eta Aramaion jokatuko dira saioak martxoaren 7an eta 14an. Dulantzin, Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre eta Unai Anda, Olatz Santocildesek aurkeztuta. 17:30etan da hitzordua kultur etxean. 

Aramaion, herriko sei bertsolari ariko dira kantuan zoriak hala erabakita: Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa, Lierni Altunak aurkeztuta. 

 

 

Finalerako bidea: finalaurrekoa irabazita zuzenean edo bi saioetako puntuak batuta
Arabako finalean sartzeko sisteman aldaketak etorri dira aurten eta final-laurdenetako puntuazioa finalerako lehian sartuko da. Ohi bezala, bi finalaurrekoen irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera. Baina, gainerako lau postuak finalaurreko eta final-laudenetako puntu batuketak erabakiko ditu. Hona hemen bertsolari bakoitzak final-laurdenean ateratako puntuazioa:


Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza