Lau txanda izango dira uztailean 2026-02-25

Bertso Udalekuetan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

Bertso Udalekuetan izena emateko epea astelehenean zabalduko da
Bertso eskolako kide direnentzat edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat zabalduko da lehenik izen-ematea; gainontzekoek martxoaren 18tik aurrera izango dute horretarako aukera.

Jexux Mari Irazu

Bertso Udalekuetan izena emateko lehen epea astelehen honetan zabalduko da, martxoaren 2an. Lehenik, bertso eskolako kide direnentzat edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat zabalduko da; gainontzekoek martxoaren 18tik aurrera izango dute horretarako aukera. Goizeko 11:00etan hasiko da izen-ematea eta horretarako Bertsozale.eus atariko online galdetegia behar da. Txandak izen-emate ordenaren arabera betetzen dira.

Lehen epealdia martxoaren 15era arte egongo da zabalik. Ondoren, betetzeko geratzen diren txandekin bigarren izen-emate epea irekiko da gainerako interesdunentzat martxoaren 18tik (goizeko 11:00etan hasita) apirilaren 13ra bitarte.

Edozein zalantza edo galdera izanez gero, deitu edo idatzi Bertsozale Elkartera: (00) (34) 943 69 41 29 / aisialdia@bertsozale.eus

Lau txanda, uztailean
Bertso Udalekuetako gazteak bi lekutan elkartuko dira aurtengoan: 9-11 urtekoak Zuhatzako irlan (Uribarri Ganboan, Araba); eta gainerako hiru txandak (12-13, 14-15 eta 16-18 urtekoak) Getadar aterpetxean (Ezprogi, Nafarroa). Lau txandak uztailean izango dira. Hementxe dago egonaldiei buruzko informazioa: eskuorria.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza