Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-02-27

1TZ4L1 3t4 P1ZTU Hitzetik Hortzeran

1TZ4L1 3t4 P1ZTU Hitzetik Hortzeran
Libe Goenaga eta Manex Pagola 1TZ4L1 3t4 P1ZTU emanaldiko kideak elkarrizketatuko dituzte aste honetako programan. Oñatin egin zen emanaldi horietako bat, eta hango bertsoak jarriko dituzte Ordiziako bertso afarikoekin batera larunbatean, ETB1en.

Mirari Martiarena

Bertsoa eta zuzeneko musika elektronikoa uztartzen dituen emanaldia da 1TZ4L1 3t4 P1ZTU. Aner Peritz Manterola, Libe Goenaga Arrieta eta Manex Pagola Apezetxea izan ziren emanaldiaren sortze prozesuan egon ziren musikariak eta prozesu hori hobeto ezagutzeko, Goenaga eta Pagolarekin elkartuko da Hitzetik Hortzerako lantaldea aste honetako programan.

Alde batetik, proiektua martxan jarri aurretik egindako lanari buruz hitz egingo dute protagonistek. Beste alde batetik, doinuez ariko dira: betiko doinuez gain, berriak ere ekarri dituzte oholtzara eta bertsolariek ere moldatu egin behar izan dute molde berrietara. Eta orain arteko saioetako esperientziak ere kontatuko dituzte larunbateko programan.

Musikariez gain, emanaldian parte hartu duten bertsolariekin ere hitz egingo du Mirari Martiarena Iraola aurkezleak. Aitor Tatiegi Loidi eta Haira Aizpurua Ibargarai elkarrizketatuko ditu 1TZ4L1 3t4 P1ZTU emanaldiaren aurretik. Orain arteko saioetan izandako esperientziari buruz arituko dira.
Oñatiko 1TZ4L1 3t4 P1ZTU saioa eta Ordiziako bertso afaria, programan

Elkarrizketari lotuta, Oñatiko 1TZ4L1 3t4 P1ZTU bertso saio elektronikoko bertsoaldiak izango dira programan. Bertsotan aritu ziren Aitor Tatiegi Loidi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Haira Aizpurua Ibargarai eta Julio Soto Ezkurdia; gai-jartzen, berriz, Ainhoa Larretxea Agirre aritu zen.

Bestalde, Ordizian Eman Eurrek urtero antolatzen duen bertso afariko bertsoaldiek osatuko dute programa. Aratz Igartzabal Bidegain Potto, Iker Zubeldia Katarain eta Maialen Lujanbio Zugasti aritu ziren kantuan, Igor Eguren Iraola gai-jartzailearen esanetara.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza