Finala martxoaren 31n Laban 2026-03-02

Ostegunean hasiko da Bertxhori Iruñean

Ostegunean hasiko da Bertxhori Iruñean
Hiru kanporaketa eta finala izango ditu.

Ostegun honetan hasiko da Iruñean Bertxhori sariketa: 18 bertsolari kantuan binaka eta saioak ostegun arratsaldeetan taberna edo elkarteetan. Kanporaketa bakoitzeko irabazleek osatuko dute finaleko taldea. 

Lehenbiziko saioa Aldapa Peñan jokatuko da, arratsaldeko 19:00etan. Bertsotan: Beñat Astiz Isasi eta Iraide Onaindia Elexpuru; Julen Bernaldo de Quirós Royo Berni eta Iruri Altzerreka Martinez; eta Kattin Madariaga Apaolaza eta Jon Zendoia Eizagirre. Gaijartzaile, Peio Ardaiz Gale arituko da. Irabazlea finalera sailkatuko da. Beste bi kanporaketak martxoaren 12an eta 18an izango dira.

Martxoak 12, 19:00etan, Terminal tabernan
Antton Ziriza Saragueta eta Maddi Agirre Epelde
Eki Mateorena Zozaia eta Kelmene Abaitua Isazelaia
Kattalin Lizarraga Mendia eta Maddi Aiestaran Iparragirre
Gaijartzaile, Enma Murillo San Miguel

Martxoak 18, 19:00etan, Zaldiko Maldiko elkartean
Ekain Alegre Gil eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta
Itziar Agirre Sagaseta eta Haira Aizpurua Ibargarai
Bittori Elizalde Soto eta Martin Abarrategi Sarrionandia
Gaijartzaile, Iluna Permnaut Zilbeti

Finala martxoaren 31n Laban
Bertxhoriko final Laban jokatuko da martxoaren 31n arratsaldeko 19:00etan. Saio bakoitzeko bikote irabazleak ariko dira kantuan, Ane Fagoaga Izquierdok eta Iratxe Legarra Nuinek aurkeztuta.

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza