Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-03-02

Arabako lehen finalaurrekoa larunbatean Dulantzin

Arabako lehen finalaurrekoa larunbatean Dulantzin
Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre eta Unai Anda.

Larunbatean hasiko dira Arabako Txapelketako finalaurrekoak Dulantzin. Bertsotan: Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre eta Unai Anda ariko dira, Olatz Santocildesek aurkeztuta. 17:30etan da hitzordua kultur etxean. Finalaurrekoetako irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Finalaurrekoa irabazten ez dutenen kasuan, finalera sailkatzeko final-laurdenetako eta finalaurrekoetako puntu batuketa hartuko da kontuan. 

Sei aramaioarrak beren herrian, zozketak hala erabakita
Bigarren finalaurrekoa Aramaion eta, zoriz hala egokituta, herriko sei bertsolari ariko dira kantuan: Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa, Lierni Altunak aurkeztuta. 

 

 

Bertsolariek final-laurdenetan eskuratutako puntuazioa


Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Jauregian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu