Bittor Agirre 'Bitti' bertsolaria 2026-03-02

90 urte bertsotan ospatu zituen Bittor Agirre bertsolari legazpiarrak

90 urte bertsotan ospatu zituen Bittor Agirre bertsolari legazpiarrak

Jexux Mari Irazu

Bittor Agirre bertsolari brinkolarrak (Brinkola-Legazpi, 1936) bertsotan ospatu zuen 90. urtebetetzea familia artean, Zeraingo Oiharte sagardotegian.

Brinkolako Barrendiola baserrian jaioa, etxekoengandik jaso zuen bertsozaletasuna, eta bertsotan gazte-gaztetan hasi zen, bertso eskola auzoko taberna izan zuela. “Doinuak buruz ikasten genituen eta, lagun artean, saio luzeak egiten genituen”, gogoratu zuen Bertsolari Aldizkarian duela urte batzuk argitaratu zuen idatzi batean. Brinkolatik inguruko herri txiki eta auzoetako festetara egin zuen salto gero, eta urrutiagora ondoren. Gerora, Loiola Irratiak antolatutako txapelketa irabazitakoan, ezagun egin zen, eta plaza handiagotan abesten hasi zen, baita txapelketa eta sari gehiago irabazi ere. 

Ibilbide luzea egin du Bittor Agirre Bittik bertsotan, eta bertsolaritzak txoko, plaza eta herri asko ezagutzeko aukera eman diola ere nabarmentzen du, “baina batez ere bertsozale eta lagun bertsolari asko”. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza