larunbatean, 21:00etan, ETB1en. 2026-03-05

Pasaia eta Iruñeko bertsoak Hitzetik Hortzeran, Lazkao Txikiren tatuajeak elkarrizketagai direla

Pasaia eta Iruñeko bertsoak Hitzetik Hortzeran, Lazkao Txikiren tatuajeak elkarrizketagai direla
Xalbadorren 'Lukas Adixkideari' sorta kantatuko dute Ainhoa Sarasua Laskaraik eta Eñaut Agirre Goiak.

Pasaian Bixi-bixi elkarteak urtero antolatzen duen jaialdiko eta Nafarroako Bertsoaroko bertsoak izango dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Alaia Martin Etxebeste, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti eta Sustrai Colina Acordarrementeria aritu ziren Pasaian, Amaia Agirre Arrastoak gaiak jarrita.


Iruñean Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Aroa Arrizubieta Barredo, Eneko Lazkoz Martinez, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Saats Karasatorre Martinez, Alaitz Rekondo Ferreroren esanetara.

Lazkao Txikiren tatuajeak
Lazkao Txikik belaunaldi berriengana iristen jarraitzen du. Urteak daramatza Lazkagao Tattoo artistak tatuajeak egiten. Pandemian, Joxe Miel Iztueta Lazkao Txikiren marrazki bizidunak ikusten hasi zen berriz, eta orrietan bere irudiak zirriborratzen zituen. Lagun artean gustatu, eta bertsolariaren tatuajeak egiten hasi zen lagunei.


Tatuaje horiei buruz hitz egingo dute aste honetako programan baina, horrez gain, nola hasi zen tatuajeak egiten eta artistikoki tatuatu nahi izaten duenari buruz ere hitz egingo dute.

Xalbadorren bertso jarriak, 'Lukas adixkideari'
Aste honetan Lukas Adixkideari izeneko bertso sortarekin amaituko da programa, Fernando Aire Xalbadorren sortarekin. Lukas Urepeleko herritar bat zen, Amerikara gazterik joana. Behin, Lukasek Amerikatik dirua igorri zion Urepeleko erretoreari bazkaria egin zezaten lau lagunek; tartean zen Xalbador. Lukasi eskerrak bidaltzeko, bertsoak jartzeko eskatu zioten lagunek Xalbadorri.

Ohi bezala Ainhoa Sarasua Laskaraik eta Eñaut Agirre Goiak kantatuko dituzte bertsoak eta Manex Pagola Apezetxea musikaria izango dute ondoan.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»