Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-03-07

Maddi Agirre Arabako lehen finalista Dulantzin finalaurrekoa irabazita

Maddi Agirre Arabako lehen finalista Dulantzin finalaurrekoa irabazita
Gasteiztarrak bere lehenengo finalean sartzeko txartela eskuratu du. Iñaki Viñaspre gelditu da bigarren eta Unai Anda hirugarren.

Jexux Mari Irazu

Arabako Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da gaur Dulantzin eta Maddi Agirre gasteiztarrak lortu du finalerako zuzeneko txartela, 380,5 punturekin. Agirrek Bertsoan aitortu zuen Arabako finalean kantatzea zela bere ametsetako helburua eta gaur lortu du horretarako txartela.

Sailkapena
Maddi Agirre--------- 380,5 puntu
Iñaki Viñaspre------- 364,5 puntu
Unai Anda------------ 362,5 puntu
Aroa Arrizubieta----- 348,5 puntu
Asier Otamendi------ 341 puntu
Ekaitz Samaniego--- 327 puntu

Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Dulentziko aurkezlea. Finalaurreko honetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana . Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Puntu batuketarekin, Arrizubieta bigarren

Finalaurrekoetako bi irabazleak zuzenean sailkatuko dira Arabako finalera baina beste lau postuak bi saioetako puntu batuketak erabakiko ditu. Final-laurdenetako eta finalaurreko puntuak batuta, Aroa Arrizubieta dago bigarren postuan Iñaki Viñaspre eta Unai Andaren aurretik. 

Azken finalaurrekoa Aramaion datorren zapatuan
Arabako finala Aramaion argituko da, bigarren finalaurrekoa jokatuta: Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa ariko dira kantari, Lierni Altunak aurkeztuta. 

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza