Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-03-09

Jexux Mari Irazu
Arabako finala hasi da osatzen. Maddi Agirrek lortu zuzeneko lehen txartela eta Aramaioko irabazleak eskuratuko du bigarrena. Finaleko lau postu final-laurdenetako eta finalaurrekoetako puntu batuketak erabakiko ditu. Behin-behinean, Dulantziko saiotik lau bertsolari daude aukerekin. Aroa Arrizubieta (617,5), Iñaki Viñaspre (613,5), Unai Anda (601) eta Asier Otamendi (592) daude aukerekin. Aramaion kantatuko duten sei bertsolariek puntuaketa metatu hori gainditu beharko dute finalean sartzeko.
Azken finalaurrekoan kantatuko duten bertsolarien puntuak
Aramaioko saiotik Martin Abarrategik du puntuaziorik alduena (256); Peru Abarrategi dago bigarren (251,5) eta Xabi Igoa (249) hirugarren. Gertu, Sabin Abarrategi (243), Danel Herrarte (239) eta Andere Arriolabengoa (236,5).
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza