Finala martxoaren 28an Gasteizen 2026-03-10

Arabako azken finalaurrekoa Aramaion larunbatean

Arabako azken finalaurrekoa Aramaion larunbatean

Jexux Mari Irazu

Arabako Txapelketako bigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Aramaion: Andere Arriolabengoa, Danel Herrarte, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Xabi Igoa ariko dira kantuan, Lierni Altunak aurkeztuta. Zoriak hala erabakita, sei aramaiorrak herrian egokitu dira. Saioko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean, Maddi Agirrerekin batean eta gainerako lau postuak puntu batuketaz erabakiko dira. 

Puntu batuketa lehen finalaurrekoa jokatuta 
Lehen finalaurrekoa jokatuta, Maddi Agirre doa sailkapen buru eta zuzenean eskuratu du finalerako txartela. Finaleko beste lau txartel puntuen baitan eraabiko dira. Behin-behinean, Aroa Arrizubieta (617,5) dago hor ondoen kokatua: ondotik datoz, Iñaki Viñaspre (613,5), Unai Anda (601) eta Asier Otamendi (592) daude aukerekin. Aramaion kantatuko duten sei bertsolariek puntuaketa metatu hori gainditu beharko dute finalean sartzeko. 

Aramaioko saiotik Martin Abarrategik du puntuaziorik alduena (256); Peru Abarrategi dago bigarren (251,5) eta Xabi Igoa (249) hirugarren. Gertu, Sabin Abarrategi (243), Danel Herrarte (239) eta Andere Arriolabengoa (236,5). 

 

Arabako Txapelketako finala martxoaren 28an jokatuko da Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza