Argi Berri Saria Ordizian larunbat honetan 2026-03-12

Larunbatean hasiko dira Osinaldeko kanporaketak

Larunbatean hasiko dira Osinaldeko kanporaketak

Jexux Mari Irazu

Larunbat honetan abiatuko dira Osinalde Sariketako kanporaketak. Ordizian izango da Argi-Berri Sariarekin. Sei bertsolari gazte ariko dira kantuan Argi-Berri elkartean, bazkalondoan: Haira Aizpurua (Sara, 2006), Irantzu Idoate (Hazparne, 2005), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004), Suhar Gesalaga (Azpeitia, 2007), Danel Etxeberria (Tolosa, 2007) eta Peru Irastortza (Algorta, 2001). Lehenbiziko biak apirilaren 11n Gabirian jokatuko den finalera sailkatuko dira.
    
Osinberde Saria, martxoaren 21ean
Beste bi kanporaketa izango ditu Osinaldek eta hurrengoa Zaldibian izango da martxoaren 21ean, Osinberde Saria: Maddi Agirre (Gasteiz, 2005), Eki Mateorena (Leitza, 2005), June Aiestaran (Beasain, 2006), Danel Herrarte (Aramaio, 2004), Irune Basagoiti (Ermua, 2002) eta Beñat Astiz (Barañain, 2004). Zaldibiko Joxepane tabernan, 20:30etan. 

Aztiria Saria, martxoaren 28an
Azkenik, Aztiri Sariak itxiko du kanporaketen fasea, Gabiriako Aztiri auzoan: Iruri Altzerreka (Garai, 2000), Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), Joanes Azpillaga (Azpeitia, 2007), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegre (Altsasun, 2001) eta Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003). Aztiri Bat elkartean, 14:00etan. 

Bertsolariei dagokionez, aurten Osinalden lehen aldiz kantatuko duten bertsolari labealdi berria sartu da. Jakinekoa da Osinalek bertsolariari hiru urteko zikloa eskaintzen diola. Beraz, aurten sartu diren berriak aukera hori izango dute. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza