Bertso agenda 2026-03-12

45 bertso ekitaldi inguru igandera bitartean

45 bertso ekitaldi inguru igandera bitartean

Jexux Mari Irazu

Urteko astebururik beteenetakoa dator martxoko bigarren astearekin, motibo aniztasuna nagusi dela. Iruñean Bertsoaroa amaituko da gaur bertso afari batekin. Bestalde, Korrikak hainbat girotze saio ekarri ditu lagunarteko formatuan. Arabako Txapelketa finalera begira jarriko da larunbatean Aramaion. Gipuzkoan, Herriarteko Txapelketaren hainbat saio izango dira, jada lehen faseko azken txanpara bidean. Nafarroan Eskolartekoa abiatuko da Donezteben. Bestalde, jaialdiak izango dira Zegaman eta Durangon eta hainbat saio literario daude iragarrita. Ikusi agenda xehea hemen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza