Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-03-12

Arabako Txapelketako Dulantziko finalaurrekoa eta Azkoitiako jaialdia izango dira Hitzetik Hortzeran aste honetan. Dulantin Maddi Agirre Epelde, Aroa Arrizubieta Barredo, Asier Otamendi Alkorta, Ekaitz Samaniego Curiel, Iñaki Viñaspre Simon eta Unai Anda Delika aritu ziren kantuan, Olatz Santocildes Martinezek aurkeztuta. Maddi Agirrek irabazi zuen finalaurrekoa.
Azkoitian Maxixatzen Euskaldunon elkarteak 30 urte bete dituela eta bertso jaialdia antolatu zuten herrian: Andoni Egaña Makazaga, Eneritz Artetxe Eizagirre, Igor Elortza Aranoa eta Maialen Lujanbio Zugasti, eta Amaia Ugalde Begoñak egin zituen gai-jartzaile lanak.
Bidenabar musika taldeko kideak Baztango bertso eskolako kide
Aste honetan Bidenabar musika talde baztandarra izango da gonbidatua Hitzetik Hortzeran. HI Ane Fagoaga Izquierdo, Kattalin Arizmendi Andueza eta Malen Alzuart Aranburu baztandarrak duela hiru urte hasi ziren abesteko elkartzen eta kontzertuak ematen eta, orain, euren lehenengo lana grabatzekotan dira. Momentu berezi honetan elkarrizketatu ditu Hitzetik Hortzerak, eta orain arteko bizipenei, kontzertuei eta sortze prozesuari buruz ariko dira.
Fagoaga, Arizmendi eta Alzuart hirukoak musika taldea osatzeaz gain, hirurek dute bertsoarekin lotura: Baztango Bertso Eskolako kideak dira. Fagoagak eta Alzuartek, gainera, Bardoetan parte hartu izan dute, eta esperientzia horri buruz arituko dira programan. Musikak ematen dienaz gain, bertsoak ematen dienaz ere hitz egingo dute.
Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu