Aramaion azken finalaurrekoa jokatuta 2026-03-15

Hiru txapeldun eta hiru finalista berri Arabako finalean

Hiru txapeldun eta hiru finalista berri Arabako finalean
Finalistak: Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi. Maddi Agirre, Martin Abarrategi eta Unai Anda dira finalista berriak. Maddi Agirre sailkatu da sailkapen buru. Finala, martxoaren 28an Gasteizen.

Arabako Txapelketako finala erabakita gelditu da atzo Aramaion azken finalaurrekoa jokatuta. Maddi Agirre eta Peru Abarrategi sailkatu dira zuzenean bakoitzak bere finalaurrekoa irabazita. Puntuen baitan: Aroa Arrizubieta (egungo txapelduna), Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi. Final-laurdenetako eta finalaurrekoetako puntu batuketak erabaki du laukote hori. Danel Herrarte gelditu da ordezko gisa zazpigarrren postuan, Martin Abarrategirekin puntuz berdinduta.

Arabako finaleko bertsolari erdiak berriak izango dira: Maddi Agirre (sailkapen buru sailkatuta), Martin Abarrategi eta Unai Anda.

Finala martxoaren 28an izango da Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Aurreko finaletik alderatuta, erdiak finalista berriak izango dira: Maddi Agirre, Unai Anda eta Peru Abarrategi. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu