Arabako Bertsolari Txapelketa - finalaurrekoak 2026-03-15

Peru Abarrategi irabazle Arabako azken finalaurrekoan

Peru Abarrategi irabazle Arabako azken finalaurrekoan
2022ko txapeldunak finalerako txartela eskuratu du. Danel Herrarte gelditu zen bigarren.

Jexux Mari Irazu

Peru Abarrategi Arabako txapeldun ohiak irabazi zuen Arabako azken finalaurrekoa Aramaion 377 punturekin eta Danel Herrarte gelditu zen bigarren, 359,5 punturekin. Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu zen sailkapena:

Peru Abarrategi:--------------- 377 puntu
Danel Herrarte:---------------- 359,5 puntu
Andere Arriolabengoa:-------- 349,5 puntu
Xabi Igoa: ---------------------347 puntu
Martin Abarrategi:------------ 343 puntu
Sabin Abarrategi:------------- 333,5 puntu

Lierni Altuna aritu aurkezle lanetan.

Bi finalaurrekoak jokatuta, erabakita gelditu da Arabako finalean kantatuko duten sei bertsolarien zerrenda: Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza