Argi Berri Saria jokatu zen larunbatean Ordizian 2026-03-16

Haira Aizpurua eta Egiar Otegi Osinaldeko finalera

Haira Aizpurua eta Egiar Otegi Osinaldeko finalera
Haira Aizpuruak irabazi zuen saioa eta Egiar Otegi gelditu zen bigarren.

Jexux Mari Irazu

Argi Berri Saria jokatu zen larunbatean Ordizian, Osinaldeko kanporaketa-lana egiten duen sariketa. Haira Aizpurua (Sara), Danel Etxeberria (Tolosa), Araitz Katarain (Mallabia), Egiar Otegi (Oiartzun), Suhar Gesalaga (Azpeitia) eta Sustrai Goenaga (Lazkao) aritu dira kantuan, Igor Egurenek jarri ditu gaiak jarrita.


Haira Aizpurua eta Egiar Otegi Osinalde Sariko finalean ariko dira kantuan, Argi Berri Sarian aurre-bigarren eginda. Saratarra gailendu zen larunbateko hitzorduan eta bigarren finala izango du aurten. Egiar Otegi oihartzuarrak bere lehen aldia du aurten Osinalden. Ordezko gisa kantatu du eta finalerako txartela eskuratu du.

Larunbat honetan Osinberde Saria
Larunbatean Osinberde Saria jokatuko da: Maddi Agirre (Gasteiz, 2005), Eki Mateorena (Leitza, 2005), June Aiestaran (Beasain, 2006), Danel Herrarte (Aramaio, 2004), Irune Basagoiti (Ermua, 2002) eta Beñat Astiz (Barañain, 2004). Zaldibiko Joxepane tabernan, 20:30etan. 

Aztiria Saria, martxoaren 28an
Azkenik, Aztiri Sariak itxiko du kanporaketen fasea, Gabiriako Aztiri auzoan: Iruri Altzerreka (Garai, 2000), Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), Joanes Azpillaga (Azpeitia, 2007), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegre (Altsasun, 2001) eta Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003). Aztiri Bat elkartean, 14:00etan. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza