Martxoaren 14an zendu zen 2026-03-16

Joanito Akizu hil da, bertso eskolen sorreran parte hartu zuen bertsozale eta eragilea

Joanito Akizu hil da, bertso eskolen sorreran parte hartu zuen bertsozale eta eragilea
Bertsozale eta eragile nekaezina izan da. Almeneko haur eta gaztetxoen bertso-eskolaren sortzaile, bultzatzaile eta irakasleetako bat, Leintz bailarako bertsozaletasunaren suspertzean funtsezko lana egin zuen. Belaunaldi askorengan utzi du arrastoa, eta haren ekarpena ezinbestekoa izan zen bailarako bertso eskolen mugimenduan.

Umeen bertso eskolan sorreran paper garrantzitsua jokatu zuen Joanito Akizuk (1938-2026) hil da. 1974an, Xanti Iparragirre eta Patxi Goikolearekin batera, Almen ikastolan asteburuetako haur bertso eskola aitzindaria jarri zuen martxan. Erreferentziarik eta eredurik ia gabe hasi baziren ere, egitasmo hark eragin handia izan zuen hasieratik: lehen deialdian 125 ikasle elkartu ziren, eta handik etorri zen Leintz bailarako bertsolari belaunaldi oparoa. Honela deskribatu izan du Joanitok taldekideen izaera: «Xanti bertsolaria, Patxi organizatua eta ni txispa jartzen zuena».

Joanito Almen ikastolako Kontseilu Erretoreko partaidea zen Akizu Xanti Iparragirre eta Patxi Goikolea hurbildu zitzaizkionean bertso eskola sortzeko ideiarekin eta berak bideratu zuen proposamena ikastolan.


Joanito Akizuk ez zuen bertsolariak hezten bakarrik lagundu; bailarako bertsozaletasuna hauspotzen, saioak eta ekimenak bultzatzen eta gazteei bidea irekitzen ere lan handia egin zuen. Almenen abiaturiko mugimendu hark oihartzun handia izan zuen, eta ondorengo urteetan Gipuzkoan nahiz Euskal Herri osoan garatuko zen bertso-eskolen mugimenduaren oinarrietako bat izan zen.

Hileta elizkizuna gaur, martxoaren 16an izango da Aretxabaletako Jasokundeko Amaren elizan, 19:00etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu