Finala apirilaren 24an Azpeitian 2026-03-18

Gaur hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa Altzon eta Oñatin

Gaur hasiko da Gipuzkoako Eskolartekoa Altzon eta Oñatin

Jexux Mari Irazu

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa gaur hasiko da bi saiorekin. Altzon eta Oñatin izango dira hitzorduak. 23 bertsolari hartu dute parte eta lau kanporaketa eta finala izango ditu. Gaurko bi saioen ondotik, Legazpin eta Usurbilen izango dira kanporaketak martxoaren 27an. 

Gaurko saioei begira, Altzon honako sei bertsolari ariko dira kantuan Elordi elkartean, 18:30etatik aurrera, Amets Azpilikueta, Urko Arakistain, Amets Zubizarreta, Inge Mitxelena, Eider Puy eta Ekhi Alvarez. 



Oñatin, Larre-Gain elkartean, ordu berean: Kattalin Arabolaza, Mikel Zabala, Adei Urbitarte, Enaitz Zeziaga, Mateo Larraza eta Ganix Miner

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza