None 2026-03-18

Jexux Mari Irazu
Bertsozale Elkarteak gaur zabaldu du bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epealdia. Lehenengo epean 16-18 urtekoen Getadarko txanda bete egin da; beraz, gainerako hiru txandetan izena emateko aukera egongo da orain. Horretarako, izena emateko galdetegia bete behar da.
Orain arte izena emateko lehentasuna izan dute bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Txandatan gelditzen diren azken lekuak eskainiko zaizkio orain publiko zabalari. Izena eman ahala osatuko dira txandak, beraz, etortzeko gogoz bazaude, bizkor ibili!
Egonaldi hauetan dago izena emateko aukera:
Zuhatza (Araba): uztailak 26-30 (2015 eta 2017 urteen artean jaioak)
Getadar (Nafarroa): uztailak 9-15 (2013 eta 2014 urteetan jaioak)
Getadar (Nafarroa): uztailak 25-31 (2011 eta 2012 urteetan jaioak)
- BETETA - Getadar (Nafarroa): uztailak 16-24 (2008 eta 2010 urteen artean jaioak)
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu