Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-03-18

Arabako Txapelketako finalaurrekoa eta Sahararen aldeko jaialdia Hitzetik Hortzeran

Arabako Txapelketako finalaurrekoa eta Sahararen aldeko jaialdia Hitzetik Hortzeran
Martxoak 3 Elkartea Arabako txapel emailea elkarrizketatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena Iraola

Arabako Txapelketako azken finalaurrekoa eta Sahararen aldeko Andoaingo jaialdia izango dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Aramaion jokatu zen Arabako azken finalaurrekoa eta Peru Abarrategik irabazi zuen. Peru Abarrategirekin batera bertsotan aritu ziren Danel Herrarte, Xabi Igoa, Sabin Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta Martin Abarrategi. Gai-jartzaile lanak Lierni Altunak egin zituen. 



Andoainen, Sahararen aldeko urteroko jaialdian, Maddalen Arzalluz, Eneritz Artetxe, Oihana Iguaran, Aitor Etxabarriazarraga, Joanes Illarregi eta Aitor Mendiluze aritu ziren, Imanol Artola Felixek gaiak jarrita.

Martxoak 3 Elkartea eta Arabako Bertsozale Elkartea gonbidatu
Aurten Martxoak 3 Elkarteko Nerea Martinez eta Arabako Bertsozale Elkarteko Uxue Diaz de Ceriorekin elkartuko da Hitzetik Hortzera. Gasteizko Martxoak 3 Elkarteak jantziko dio txapela aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunari. Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko gertakizunetan greban zeuden langileen batzar baketsu bat desegiten saiatzean, espainiar polizia armatuaren ekintza hiltzailearen ondorioz hildako edo kaltetutako pertsonek eta haien senideek osatzen duten elkartea. 50 urte pasa dira gertakizun horietatik eta Arabako Bertsozale Elkarteak Martxoak 3 Elkarteari eskatu dio txapel emaile izan dadin. 

Uxue Diaz de Cerio Arabako Bertsozale Elkarteko sustapen eragilearekin ere elkartuko da Mirari Martiarena. Uxuerekin aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketak eman duenaren errepasoa egindo du eta martxoaren 28an Gasteizen egingo den finalari begira jarriko dira. 

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza